lunes, 27 de febrero de 2012

aldaketa hezkuntzan?

Gobernuak hezkuntza sisteman aldaketak egindo dituenaren berri izan dugu orain dela gutxi. Aldaketa horiek zer nolakoak izango diren, oraindik argi ez dagoela dirudi, ni behintzat politikarien azalpenekin, gauzak ez zaikit lar argi geratzen. Hor beheko lerroetan, hezkuntza sistemaren inguruan publikatutako albiste baten zatia daukagu:
"El 3+3 que quiere implantar el gobierno de Mariano Rajoy, tres años de Educación Secundaria Obligatoria y tres años de Bachillerato, persigue dos objetivos: una, dar consistencia a esta última etapa educativa, actualmente muy desprestigiada; y dos, frenar el abandono escolar. No se trata de dar más o nuevas asignaturas, sino recuperar la esencia de esta etapa formativa. Dar el salto de los saberes generales a los saberes específicos, ya con un alto grado de abstracción, educar a los alumnos en la tradición cultural y moral europea y en las ciencias aplicadas y dotar a los estudiantes de la capacidad de análisis y reflexión que exige enfrentarse a las enseñanzas superiores o universitarias."
Benetan uste dugu hori erreforma bat dela? Nik izen aldaketa bat baino ez dela esango nuke; DBH4.maila hori desagertu eta batxillergoan 3 urte izango lirateke aldaketa honekin. Artikuluak behin eta berriz azpimarratzen du, " dar el salto a los saberes especificos"  zer gertatzen da, orain arte espezifikotasun horretan ez garela sartu? Batzillergoko bi kurtso baino ez ikasi dugunok gauzak era orokorrean baino ez dakizkigu? Orainarteko sistemak ez duela ezertarako balio izan antzematen dut, hori bai ezarriko dena..horrek bai arrakasta izango duela.
Eta "fracaso escolarra" ekiditeko? Barkatu baina eskola utzi nahian dabilenak, berdin berdin utziko duela iruditzen zait. Urtebete gutxiago eskolan derrigortua egotea ondo legoke, ez dinot ezetz. Baina beste ikuspuntua hor dago. Zer gertatzen da, batxillergora iristi eta bi urte igarota, ikasleren batek bertan behera uzten baditu ikasketa horiek? bai derrigorrezko hezkuntza izango du, baina lehen bi urtez lortu zitekeen bigarren titulu hori ez.
Egia esan, honela dagoen eran planteatuta ez dut abantaila handiegirik ikusten. Hala ere, emaitzak itzaron beharko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario