Mostrando entradas con la etiqueta materiala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta materiala. Mostrar todas las entradas

martes, 22 de mayo de 2012

jolaserako materialak

Hemen jartzen dizuet nik burututako bideo bat; klaseko jardueretako bat izanda " jarduerak" izeneko orrian daukazue. Hala eta guztiz ere, egokia iruditzen zait hausnarketa gisa erabiltzea. Jolaserako dauzkagun material desberdinen ingurukoa da.
 Jakin badakigu jolasak zer nolako garrantzia duen umearen garapenean; hori dela eta ongi aukeratu behar dira erabiltzen ditugun materialak. Etxean milaka jostailu izaten ditugu, eta sarritan umeek berdintsuenekin jolasten dute. Materiala askotarikoa izatea garrantzitsua dela iruditzen zait; batez ere haurrak txikiak direnean.
Hor usten dizuet bideoa, gustatzea espero dut.

               

sábado, 28 de abril de 2012

Materiala euskaraz ere badugu

  Askotan ez dugu jakiten zer nolako materiala izan daitekeen egoki umeekin lantzeko. Ipuin bat erosi nahi, eta dauden guztietatik ez dakigu zein hautatu. Horretaz aparte, sarritan gure hizkuntza den euskararekin ere antzeko zeozer gertatzen da. Material gutxi omen dago euskaraz, eta gehienetan, bai liburu, jolas edo eta bestelakoak, gazteleraz erosten ditugu. Hemen usten dizuet, umeentzako euskara utzean dagoen material guztiaren gida bat. Bertan euskaraz egindako argitalpen desberdinak, bideoak, jolasak...agertzen zaizkizue.
Erabilgarria izango zaizuelakoan...
EUSKARAZKO PRODUKTUEN GIDA 07-08

martes, 10 de abril de 2012

etengabe berrizten...

 Unitate didaktikoak gora, unitate didaktikoak behera....hiru urtetan zehar hainbat eta hainbat unitate desberdin egin behar izan ditugu. Hasieran, zailtasunak geneuzkan, ez dut zalantzatan jartzen; gaur egun ia sistematikoki egiteko kapazak garela iruditzen zait. Irakasle bat, unitateak egitera ohitua egon beharko litzatekeela iruditzen zait; nahiz eta errealitatean gauzak desberdinak izan. Normalean argitaletxeek egiten dute lan guztia, eta erosotasun batean erortzen gara.
 Monotonia batean ez erortzeko, irakasleak bere baitan ere hainbat berrikuntza egin beharko lituzkeela iruditzen zait. Errazena, liburu bat hartzea eta bertan datorren planifikazioa jarraitzea da, errazena bai, egokiena ez.
  Dokumentu honetan, unitateak eta sekuentzia didaktikoak burutzeko zenbait ideia eta jarduera desberdin agertzen zaizkigu. Interesgarria dela irudiditzen zait, besteen ideiak hartu eta horiekin guk geuk gauza berriak sortu ahal izateko.
ikas sekuentziarako materialak

martes, 13 de marzo de 2012

Margozteko beste era bat...

Ume asko sarritan ibiltzen dira, eskuan koloretako margoak dituztela, inguruko edozer marraztu nahian. Normalean gogoko izaten dute marraztea, eta paper txuria kolore ugariz betetzea.
Betiko sistema tradizionala pixkat alde batera utziz, orrialde honetan umeek nahi beste marrazki margozteko aukera daukate. Aipatu beharra daukat, aukera ezinobea dela, batetik umeek gustoko dutena egiteko, eta bestetik teknologia berriekin harremanetan jartzeko.
 Bisita ezazue, ea gustuko duzuen!

sábado, 10 de marzo de 2012

Edozein ikasgai Haur Hezkuntzan

Natur zientziak txikitatik erakuts daitezkeen zientziak direla uste dut. Askotan uste dugu, Haur Hezkuntzan ezinezkoa dela horrelako ikasgairik lantzea, batez ere haurren adin honetan duten gaitasuna nahiko murritza delako. Egia esan behar badut, hau ez da guztiz egia, bai natur zientziak zein beste edozein ikasgai inolako arazo barik lan daitezkeela iruditzen zait.
Horretarako zer egin behar digu? Oso erraza da. Ikasgai horiek egokitu eta haurren baldintzetara moldatu. Era horretan umeek ikasgai eta arlo desberdinak ikasteko aukera izango dute.
Noski ikasgaiak ez dira gu ohituta gauden bezala izango, hori argi eta garbi. Baina pentsakera aldetik aldaketa bat eman behar dela iruditzen zait. Beti oentsatzen dugu ume txikiek txokoetan aritzeaz aparte ezer gutxi egiten dutela, eta horretaz aparte, psikomotrizitate, mintzamena edo horrelako ikasgaiez aparte, ezinezkoa dutela beste ezer lantzea.
Zergatik ez da posible izango Haur Hezkuntzako etapan uraren zikloa azaltzea? edo eta zenbait fenomeno metereologiko? Dena da posible, eurei egokituz eta modu dibertigarrian azalduz. Agian kontzeptu askorekin ez dira geratuko, baina behintzat ezagutzak pixkanaka barneratzen joaten dira.

  Hor behean guzti honen adibide bat daukazue, nola Haur Hezkuntzan uraren inguruan aritu ahal den. Bideo horretan uraren garrantzia azaltzen zaie haurrei, baina ikuspuntu dibertigarri batean. Marrazki bizidunekin, eurentzako egokitutako film bat bailitz bezala.

 Gu irakasleak izango garen heinean, gure esku dago horrelako egokitzapenak egitea.