martes, 22 de mayo de 2012

jolaserako materialak

Hemen jartzen dizuet nik burututako bideo bat; klaseko jardueretako bat izanda " jarduerak" izeneko orrian daukazue. Hala eta guztiz ere, egokia iruditzen zait hausnarketa gisa erabiltzea. Jolaserako dauzkagun material desberdinen ingurukoa da.
 Jakin badakigu jolasak zer nolako garrantzia duen umearen garapenean; hori dela eta ongi aukeratu behar dira erabiltzen ditugun materialak. Etxean milaka jostailu izaten ditugu, eta sarritan umeek berdintsuenekin jolasten dute. Materiala askotarikoa izatea garrantzitsua dela iruditzen zait; batez ere haurrak txikiak direnean.
Hor usten dizuet bideoa, gustatzea espero dut.

               

errua nori......irakasleari!

Oraingoan ere, internetetik aurkitutako komiki batekin natorkizue. 40 urte bitartetan hezkuntzak zer nolako aldaketak jaso dituen ikusteko, horietako bat eta oso garrantzitsua gurasoen jarrera dugu. Bai gaur, zein orain dela 40 urte, gurasoek onena nahi zuten euren seme alabentzako; hori ukaezina da.
  Baina, irakasle baten lana kuestionatzea, hori non ikusi da? Irudi hau parodia nat da, baina gaur egungo egoera islatzen duela iruditzen zait. Lehen haurrek nota txarrak edo merezitako zigorra jasotzen bazuten, ez zen profesionalaren lana zalantzatan jartzen. Orain aldiz, zergatik egiten dugu hori?
 
  Kalera joan eta honelako komentarioak etengabe entzuten ditugu: " eske irakasleak nire semeari mania dio" " hizkuntzakoak suspenditu dio inolako arrazoirik gabe" " nire semeak esaten du matematikakoak ez duela klasea ondo ematen ez dakielako ezer".....Ziur nago horrelakoak eta gehiago entzun izan dituzuela.
Egia esans behar badut, denbora gutxi barru irakasle izango naizen heinean, ez ditut horrelako jarrerak ulertzen. Irakaslea bai orain dela 40 urte zein gaur egun, bere lana egiten ari den profesionala da.
   Titulazio batekin, eta haurrak hezitzeko gai izango dena. Ez dakit zergatik jartzen ditugu euren gaitasunak zalantzatan. Inori ez zaigu gustatzen gure eguneroko lanaren inguruko kritikak jasotzea. Baina irakasleek behin eta berriz jaso behar dituzte; gurasoen aldetik edo eta gizartearen aldetik ere.
 Gaur egun, nire ustez oso gutxi baloratua dago irakaslearen lanbidea; eta are gehiago, haur hezkuntzako irakaslea. Askorentzat umeek ez dute ezer egiten eskolan, margoztu eta jolasteaz aparte. Guztiz oker. Haur Hezkuntzako etapa, umearen garapenean etaparik garrantzitsuena izanez, funtsezkoa da.
  Irakasleak profesionalak dira, eta eskolan gertatzen den guztiaren errudun ezin ditzakegu egin. Egia da norbere seme alabez hitz egiten ari garela; baina ireki ditzagun begiak eta ohar gaitezen eurak gehienetan interesatzen zaiena kontatuko digutela; egia osoaren parte bat baino ez:

viernes, 18 de mayo de 2012

irakurketarekin jarraituz....

Irakurketa lantzearen kontuarekin gaudela, hemen uste dizuet webgune interesgarri bat. Bertan umeentzako ipuin desberdinak aurki genitzake; ipuin tradizionaletatik gaur egungo ipuin modernoagoetatik pasatuz.
Baliabide polita da, umeak irakurzten duen bitartean, multimedia baliabideak ere erabiltzen ikasiko du. Guraso eta haurrek elkarrekin egin dezaketen ekintza bat bilakatu daiteke.

Sakatu ezazue hemen eta zuzeznean helbidera joango zarete.

jueves, 17 de mayo de 2012

Irakurtzen ari naiz

Idazketa eta irakurketa, umeak ikasi beharreko ezinbesteko bi gaitasunak ditugu. Hala ere, printzipioz Lehen Hezkuntzako etapan garatzen badira, haur hezkuntzatik jada, hasi egiten dira haurrak. Nahiz eta etapa horretako ardura ez izan, guraso guztiek "nahi" izaten dute euren seme alabek ahalik eta azkarren idazten eta irakurzten ikastea, euren garapen ebolutiboan bortxatzen ditugula konturatu barik.
 Gero eta zentro gehiago dira, Haur Hezkuntzako etapa honetan umeak idazketa eta irakurketara bultzatzen dituztenak. Horretarako hainbat ekintza eta jarduera desberdin daudelarik. Umeak jolas moduan hartu beharko ditu ekintza hauek, horretarako irakasleak ikasleari motibagarriak zaizkion jarduerak planteatuko dizkio.
 hemen idazketa eta irakurketa lantzeko metodoaren inguruko dokumentu bat usten dizuet, benetan interesgarria dela iruditzen zait. Beryan umearekin Haur Hezkuntzako etapa honetan lantzeko zenbait jarduera azaltzen zaizkigu. Irakasle izango garen heinean, aprobetxagarriak izan daitezkeelakoan nago. Lectoescritura en educación infantil

sábado, 12 de mayo de 2012

dana da teknologia?


  Sarean honako komiki hau aurkitu izan dut, eta zuekin konpartitzea merezi duelakoan nago. Oso hitz gutxitan, asko esaten duena alegia. Espero dut zuen gustukoa izatea.



  

lunes, 7 de mayo de 2012

Ipuinak ordenagailuan....

Asteburuan 3 urteko loba etxean nuela, ipuin bat kontatzeko esan zidan. Burura etorri zitzaidan, formatu berri batean kontatzea ipuina. Habian dauzkagun teknologiak aprobetxatuz ordenagailuan kontatu nion ipuina. Baina ez edozein ipuin. Jardueretarako burutu behar izan dugun movie maker bidez nik  egindako ipuina alegia.
Oso erraz identifikatu zuen, izan ere berea den liburutik atera nuen nire bertsioa. Ez dakizue zer nolako aurpegia jarri zuen, irribarrrea aurpegi osoan zehar zeukan. " izeko hori nire ipuina da!" errepikatzen zidan behin eta berriz.
  Formatu berri honekin, mundu berri bat deskubritu zuen umeak. Etengabe ari zitzaidan ordenagailuan beste ipuin bat jartzeko eskatzen. Honekin, esan nahi dudana, orain aukerak dauzkagula ateak zabaldu behar ditugula, eta teknologia berriei askotan ematen ez diegun aukera hori eskaintzea. Ez dut esaten ipuin tradizionalak alde batera utzi behar direnik; baina noizean behin horrelako " aldaketaren" bat egitea ondo legoke.
Hemen usten dizuet, lobari hainbeste gustatzen zaio ipuina, zenbakiak lantzeko aproposa.

                 

If you are happy and you know...!

If you are happy and you know....! Haurrentzako abesti ezagun baten letraren aurrean gaude. Antza, ingeles hutsean dagoen abesti hau, egun haurtzandegi eleanitzetan, gehien erabiltzen duten haur kanta dugu. Artikulu batean irakurritakoaren arabera, abesti honek estimulatu egiten ditu haurrak txikitatik. Hasiera batean helburua, haurrek txaloak jo ditzaten omen da; behin hori jakinda eta nagusitzen doazen heinean, abestiaren bidez sentimendu, emozio desberdinak lantzeko egokia dela aipatzen dute adituek.
Kuriosoa iruditu zait artikulua, zuekin konpartitzea bururatu zaidalarik. Hemen usten dizuet abestia, haur talde nagusitxoago batek abestuta.