Asteburuan 3 urteko loba etxean nuela, ipuin bat kontatzeko esan zidan. Burura etorri zitzaidan, formatu berri batean kontatzea ipuina. Habian dauzkagun teknologiak aprobetxatuz ordenagailuan kontatu nion ipuina. Baina ez edozein ipuin. Jardueretarako burutu behar izan dugun movie maker bidez nik egindako ipuina alegia.
Oso erraz identifikatu zuen, izan ere berea den liburutik atera nuen nire bertsioa. Ez dakizue zer nolako aurpegia jarri zuen, irribarrrea aurpegi osoan zehar zeukan. " izeko hori nire ipuina da!" errepikatzen zidan behin eta berriz.
Formatu berri honekin, mundu berri bat deskubritu zuen umeak. Etengabe ari zitzaidan ordenagailuan beste ipuin bat jartzeko eskatzen. Honekin, esan nahi dudana, orain aukerak dauzkagula ateak zabaldu behar ditugula, eta teknologia berriei askotan ematen ez diegun aukera hori eskaintzea. Ez dut esaten ipuin tradizionalak alde batera utzi behar direnik; baina noizean behin horrelako " aldaketaren" bat egitea ondo legoke.
Hemen usten dizuet, lobari hainbeste gustatzen zaio ipuina, zenbakiak lantzeko aproposa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario