Bi urtez gure etxea izan den eraikin hori alegia. Ea zer kontatzen zen interesa piztu zitzaidan. Bi urte luze izan dira berton, egunero 300 eskilara inguru igoaz, pasabidetatik ibiliz eta irakasgai desberdin ugari aurrera atera nahien. Niretzako bi urte izan dira, baina ezin dut imajinatu zentroko langileentzako, fakultatea utzi eta Leioara joatea suposatuko zuena. Aldaketa batetik, baina añorantza nagusi ziurrenik.
Hainbeste momentu on eta txarrak ere, eman dizkigun eraikin horri, ez zaio askorik geratzen antza denez. Aurten bere 50.urteaurrena beteko zuen, baina ez da posible izango. Izan ere,kurtso hau bukatu baino lehen erainkina bota eta bertan 180 etxebizitza egingo dituzte.
Irailean ustu zen Arangoiti, bertako ikasle irakasle eta material gehiena Leioara eraman zutelarik. Oraindik ere bertan, egun baliagarria suertatuko zen material ugari omen dago izkinetatik. Denbora faltagatik dena ezin izan baitzuten eraman.
Handik igaro garen guztiok falta botaku dugu ziur. Autopistatik pasatu gorantz begiratu....eta eraikinik ikusten ez dugunean.... AGUR ARANGOITI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario