lunes, 30 de abril de 2012

Hezkuntza esanguratsua izan behar da!

Sarritan ohituta gaude dena eginda eman diezaguten, eguneroko bizitzan askotan gertatzen da egoera hau. Eskoletan ere horrelaxe da, betidanik teoria bat planteatu izan da. irakasleak ikasleak baino gehiago daki, hori dela eta honek irakatsi egin behar dio ikasleari.
Baina zorionez gauzak aldatzen doazela dirudi, gaur egun habian jarri izan zaigu konstruktibismoa, haurrak bere kabuz ikasi behar du alegia. Dauzkan aurretiazko ezagutzak oinarri hartuta, pixkanaka gai izango da eduki, jarduera edo dena delakoak aurrera ateratzeko.
Bideo hau aurkitu izan dut eta norberak bere buruarekiko hausnarketa egiteko balio duelakoan nago. Irakasleak dena "eginda" emanez gero, haurrak hori kopiatu egiten du, baina ez da gai izaten bere kabuz lortzeko. Askotan zeozer egiteko gai ez garela uste dugu, benetan horren aurrean jarri eta lortzen dugun arte.
Gauzak ez dira lehenengoan ateratzen, sarritan bigarren eta hirugarrenean ere ez....baina ekinez eta saiatuz helburuak lortzen dira.
  Heziketa esanguratsua izan behar delakoan nago, umeek helburu eta testuinguru jakin batean ikasi beharko dute. geure burua da guztiaren oinarri, norberak bere buruan konfidantza izaten ikasi beharko du.

                                               EZINA EKINEZ EGINA!!!!

                         

No hay comentarios:

Publicar un comentario