Eskolak, eta hezkuntzaren inguruan milaka berri ateratzen dira egunero; mozketak gora, krisia bestetik,...baina oraindik ere EEBBtan gertatutako gauzak gertatzea, gogorra da. Ez dakigiu zer nolako panorama dagoen, mundutik zehar.

Eta horren arrazoia? Gazteak jaka jantzita zuelako, eta oraindik ere kendu ez zuelako.
Baina bai, oraindik gauzak okerrera egin dezake. Zentroko arduradunak, ez diote zaurituari galdetu ere egin, zergatik zuen jaka jantzita. Zuzenean deskarga ematera abiatu dira.
Gauza okerrera egingo zuela esan dut...eta hala! Zentro berezi horretan gazteak lotuta izaten dituzte, ikasgelaren erdian eskuetatik lotu; eta bitartean inguruan guztiak begira.
hau al da dozentzia? Baina zer nolako gizartean bizi gara? Pertsona horiek adituak dira? Noren esku usten ditugu gure haurrak? Gaur egun "modan edo" dago dena zalatzeko; horrelako gauzak ez dira zalatzen?
Benetan albistea irakurri eta gainera bideoa ikusi dudanean, amorruz bete zait gorputza. Ez dakit nola liteke posible horrelako jendea, hezkuntzan aritzea. Zer gertatzen da, gazte horietako bat, euren seme-alabak izango balira?
Horrenbesteko hipokresiarekin benetan ezin dudala! Mesedez, tratu txar horiekin bukatu beharra dago!!
hemen usten dizuet albiste osoa irakurtzeko linka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario