domingo, 22 de abril de 2012

Ziur irtenbide egokia dela?

Krisia dela eta, entzun izan duzue azkenengoa? Jakina dugu hezkuntza arloan mozketak egongo direla, hori dagoeneko ez da gauza berria guretzat. Baina aste honetan komunikabide guztietan agertutako albisteaz zer deritzozue?
 Batetik, egoera latz hau gainditzeko ez da kontratazio berririk egingo, eta 10 egunetatik beherako bajak, ikastetxean bertan dagoen langileriarekin ordezkatu beharko dira. Dagoeneko hau gutxi balitz, orain umeen matrikulazioa kopuruak igo egingo direla aipatu izan dute. Ikasgela bakoitzean 30-35 ume izatera helduko direlarik.
 Subreaalista. Orain 25 ume inguru daude ( HHn eta pribatuetan, publikoetako zifrak ez dira horretara iristen) eta askok zifra horiek entzusten dituztenean, kexu izaten dira gehiegizkoa dela irakasle bakarrarentzat. Ezinezkoa da 35 ume dituen gela bat pertsona bakarrak eramatea. Eta are gutxiago Haur Hezkuntzako etapan. Umeek garai honetan etengabeko arreta behar dute. Irakalse batek bi begi baino ez ditu, nola da posible une berean, espazio berean horrenbesteko haur egoki zaindu ahal izatea?
Nik egia esan ez dakit nortzuk egiten ditzuten lege, edo eta " irtenbide" posible hauek. ( izen bat ematearren....), ziur eskoletan buru belarri dauden adituak ez direla. Oso erreza da bulego batean eserita egon eta ez dakiot nik zer nolako proposamen eta irtenbideak bilatzea. Gero guztien aurrean esan...eta danak txunditurik!
Baina mesedez, ireki ditzagun begiak! horrela krisitik irtetzea ez dakit lortuko dugun...baina hezkuntza sistemarekin bukatuko dugula ziur!

Albistea argitaratu eta denbora gutxira sare sozial guztietatik eskegita zegoen argazki hau. Era barregarri batean, primeran azlatzen du egoera; horrela eman beharko badira klaseak......

No hay comentarios:

Publicar un comentario