jueves, 12 de abril de 2012

Haurrak haur!!

Gaur egun umeen denbora libreaz ari garenean, askori gauza berdina datorkigu burura. Gero eta denbora libre gutxiago izaten dute haurrek. Batteik eskolan igarotzen dituzten orduak, ez dira gutxi. Baina horiei oraindik ere, arratsaldeetako bestelako klaseak gehitu behar zaizkie: astelehenean ingelesa, asteartean musika, asteazkenean balleta, ostegunean.....Astebete, bi aste....eta horrela kurtso osoa.! Txikitatik betetzen ditugu euren ordutegiak. Euren onura edo kalterako...hori eztabaidagarria da.
 Askorentzako hezkuntza prozesuan ezinbestekoak direlako izango da, beste askok ordea; lan kontuak direla eta umeak non utzi ez daukatelako.
  Oraindik gaur egungo haur edo gazte baten ordutegia ez da bukatu, ez pentsa, oraindik etxera iritsi eta hurrengo egunerako etxeko lanak egin beharko ditu. Azken liburua izten duenerako, gaua da, afaria eta ohera. Bukatu da eguna: Hurrengoa ez pentsa hobea izango dela, monotonia berdinean eroriko da.
 Haurrek haur izaten ikasi behar dute, horretarako haur baten gauzak egin behar dituztelarik. Haurrak jolastu behar du, umeekin harremandu, gogoko dituen bestelako ekintza edo eta jarduerak burutu....DISFRUTATU azken batean!
   Gauza guztietarako dago denbora. Ziur nago 5 urterekin, agian ez dela beharrezkoa umeak ingeleseko klase partikularretara joan dadin. ( adibide bat jartzearren), denbora izango du ingelesa eta bestelakoak ikasteko.
Denborak korrika egiten duela esaten dugu sarritan, baina askotan gu gara horren errudun bakarrak.

  HAURRAK HAUR IZAN BEHAR DU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario