sábado, 10 de marzo de 2012

Edozein ikasgai Haur Hezkuntzan

Natur zientziak txikitatik erakuts daitezkeen zientziak direla uste dut. Askotan uste dugu, Haur Hezkuntzan ezinezkoa dela horrelako ikasgairik lantzea, batez ere haurren adin honetan duten gaitasuna nahiko murritza delako. Egia esan behar badut, hau ez da guztiz egia, bai natur zientziak zein beste edozein ikasgai inolako arazo barik lan daitezkeela iruditzen zait.
Horretarako zer egin behar digu? Oso erraza da. Ikasgai horiek egokitu eta haurren baldintzetara moldatu. Era horretan umeek ikasgai eta arlo desberdinak ikasteko aukera izango dute.
Noski ikasgaiak ez dira gu ohituta gauden bezala izango, hori argi eta garbi. Baina pentsakera aldetik aldaketa bat eman behar dela iruditzen zait. Beti oentsatzen dugu ume txikiek txokoetan aritzeaz aparte ezer gutxi egiten dutela, eta horretaz aparte, psikomotrizitate, mintzamena edo horrelako ikasgaiez aparte, ezinezkoa dutela beste ezer lantzea.
Zergatik ez da posible izango Haur Hezkuntzako etapan uraren zikloa azaltzea? edo eta zenbait fenomeno metereologiko? Dena da posible, eurei egokituz eta modu dibertigarrian azalduz. Agian kontzeptu askorekin ez dira geratuko, baina behintzat ezagutzak pixkanaka barneratzen joaten dira.

  Hor behean guzti honen adibide bat daukazue, nola Haur Hezkuntzan uraren inguruan aritu ahal den. Bideo horretan uraren garrantzia azaltzen zaie haurrei, baina ikuspuntu dibertigarri batean. Marrazki bizidunekin, eurentzako egokitutako film bat bailitz bezala.

 Gu irakasleak izango garen heinean, gure esku dago horrelako egokitzapenak egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario