lunes, 5 de marzo de 2012

Benetan al da guztion eskubidea?

Gaur egun, hezkuntza askoren ahoetan dagoen hitza dugu. Denon helburu nagusienetako bat izaten da ahalik eta hezkuntza hobeena izaten; batez ere guraso diren horiek horixe nahi izaten dute euren seme alabentzako.
Poztekoa da benetan. Nik ere hori nahiko nuke nire seme alabentzako.
Baina zoritzarrez, hezkuntza guztion eskuetara ez dagoen kontzeptua dugu oraindik ere. Honelako hitzak entzun eta askok ez dute horrelakorik sinisten. XXI.mendean egonda, ez da posible hezkuntza guztiengana ez iristea! Ba bai, zoritzarrez halaxe da. Agian ez hemen gure inguruan, baina zer gertatzen da munduko beste zenbait tokitan?
Oraindik ere, ume askok ezinezkoa dute eskolara joatea. Ez dauzkate horretarako baliabiderik, eta hori gutxi balitz etxeko ongizate eta ekonomiaren ardura daukate.
  Internetetik nenbilela, honi buruzko bideoa aurkitu izan dut, eta segituan zer esan handia eman izan dit.
Zenbat aldiz kexatu izan gara, eta kexatzen gara, hemen ezarritako hezkuntza sistema ez dela egokia, aldaketak egin behar direla; orain erreforma berria dela eta, jendea prestatuagoa aterako dela....edo eta hezkuntza aurrera eramateko ez ditugula baliabide ugari? Benetan ez dakigu daukaguna, begiak izten ditugu gureak balira arazo bakarrak.
Badakit askoren eskuetan ez dagoela, sistemaren boterea gutxi batzuek esku baitago zoritxarrez. Baina konturatu beharko ginateke zer daukagun, eta zer nolako zortea izan dugun, biz garen lekuan jaiota.
Munduan barrena mediku, abokatu, irakasle, pilotu, erizain...izan nahi duten milioika ume badira. Noizbait benetan desiratzen duten hori, izatera iritsiko diren ilusioarekin bizi direnak. Noizbait hori oso urrun geratzen da askorentzako.
     Hezkuntza eskubidea guztion kontua da, ez diezaiogun ukatu eskubide hori inori!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario