Asteazken honetan, martxoaren 21 ean alegia, gure fakultatean " Adimen Handiko Haur"-en inguruko hitzaldi bat antolaturik dago eguerdiko 12:00tan. Gaia benetan interesgarria dela iruditzen zait; askotan honelako haur bat klasean izatearen inguruan eztabaida eta tirabira ugari entzun izan dira. Batez haurraren garapenaren ingurukoak alegia; haur horrek besteen materia berdina jorratuko badu, beste maila batzuetara pasatzen bada, bere garapenena ez zailtzeko nola jokatu....besteak beste.
Iruditzen zait, oraindik ere honen inguruan gauza asko ez dakizkigula. Bestelako premia bereziak tratatu eta lantzen ditugun heinean, horrelako ume batekin nola jokatu jakin beharko genuke baita.
Asteazken honetan beraz, honen inguruan gehiago jakiteko aukera eman izan zaigu. Ez galdu aukera!
* Honekin batera jardueretan erabilitako dokumentu bat usten dizuet, Adimen Handiko Haurren ingurukoa alegia. Hitzaldira joan baino lehen begirada bat bota iezaiozuen...
Gaitasun handiko haurrak ikasgelan - Alumnos/as con altas capacidades en el aula. Folleto elaborado por FANJAC
No hay comentarios:
Publicar un comentario