Guzti hau gutxi balitz, orain teknologia guzti hori soinean eramateko aukera agertu da. Bai bai ondo irakurri duzue, soinean eraman. Izan ere enpresa bat jada horretan ari da lanean. Arropa eta teknologiaren merkatua fusionatu nahian, izerditako interaktibo bat sortu omen dute. " sudadera inteligente" izenaz bataiatu dutena.honela erabiltzaileak, edozein unetan, besoan zehar mugikorreko edukiak edo eta twitter bidez sare sozialetan komentarioak usteko aukera izango da.
Beharrezkoa zaigu teknologiarekiko horrenbesteko dependentzia izatea? Egia esan, nik ez dut horrela ikusten. Merkatu eta salmenten kontua baino ez dela iruditzen zait. Orain ere, zoritxarrez edo zorionez, inolako sudadera intelektualik gabe gehiengoak egoten gara internetera konektatuta mugikorraren bidez; lehen emailak etxera heltzean irakurzten genituen; orain aldiz uneoro sartzen gaude; badezpada ere....
Berria irakurri nuenean, benetan barregura eman zidan; horrela jarraituz ez dakit nora iritsiko garen....
No hay comentarios:
Publicar un comentario