Bertan "kuadradito"-ren istorioa kontatzen zaigu. Nolatan beste guztietatik erabat desberdina dena. Hasieran ez da taldean integratua sentitzen. Bere kideak, (kasu honetan borobilak direnak) milaka saiakera egiten dituzte berau aldatzeko. Baina Kuadradito saiatzen bada ere, ezinezkoa zaio aldatzea. Bera horrelakoa jaio da.
Azkenean istoriotxi bitxi honek ere amaiera polita dauka; kuadraditok aldatu beharrean, beste guztiek aldatzen dute mentalitatea, eta ingurunea bere aukeretara egokitu.
Lehendabizi ikusi nuenetik dagoeneko urtebete igaro da, eta orain dela egun pare bat berriz ere jarri ziguten beste eskola batean. Banekien zertan zatzan istorioak, eta nolako bukaera izango zuen ere, hala ere berriz ere unkitu ninduen. Hezkuntza arloan behin eta berriz bultzatu nahi den aniztasunaren inguruko hausnarketa dugu, pertsona guztiak ez gara berdinak, eta onartuak izan behar gara garen moduan. Nahiz eta mundu guztiak gu aldatzea nahi izan, garen bezala onartu beharko gaituzte.Agian horrela umeek zail xamar daukate egoera ulertzea, baina uste dut bideoaren bidez egoera ezinobeto azaltzen dela.
Nahiz eta pertsona bakoitza desberdina izan, GAREN BEZALA ONARTUAK izan beharko gara!
No hay comentarios:
Publicar un comentario