Askotan ez gara konturatzen zer nolako garrantzia daukan Haur Hezkuntzako etapak gure umeengan. Askok eta askok uste dute Haur Hezkuntzako etapa hau, " jolasaren" etapa dela, eta umeak eskolan hori egiten duela soilik.
Baina gauzak ez dira horrela, berebiziko etapa dugu umearentzat. Jolasteaz aparte, umeek iaksi ere egiten dute. Noski, ikasi hitzaren inguruan dugun kontzeptu hori zabaldu beharko genuke; euren gaitasunak garatzen dituzte, besteekin harremantzen hasten dira...azken batean sozializazio prozesu bateanm dago sartuta haurra.
Etaparen garrantziaz, aukeratzen dugun eskolak ere zerikusi handia dauka. Gurasoak argi izan behar dute nora bidaltzen duten haurra, eta batez ere horren zergatia. Hemen behean bideo bat jartzen dizuet, beste ikasgai batetan jarri izan diguten bideoa dugu, gutxi gora behera aurretik laburki azaldu dizuedan gaiak jorratzen ditu. Niri benetan oso interesgarria iruditu zitzaidan.
Eskerrak hainbat kontzeptu eta ikuspuntu aldatu diren; " guardería", " cuidadora"....bezalakoak. Pixkanaka eremuak zabaltzen doazela dirudi...
ResponderEliminar