lunes, 16 de abril de 2012

Munduan barrena!

" Maite zaitut, maite maite zaitut, pila pila pila patata tortila..."

Guztioi ezaguna zaigu dagoeenko abesti hau. Nork ez du entzun edo eta abestu, pailazo hauek asmatutako abesti hau? Famatua egin izan zaigu; bai bera eta baita bere sortzaileak ere; pirritx eta porrotx pailazo jatorrak. Euskal Herrian hasi eta dagoeneko mundu osoan ezagunak egin izan dira. Milaka proiektu burutu izan dituzte mundutik barrena, euren musika eta batez ere irria barreiatuz. Hori horrela,Maite zaitut abestia, hizkuntza desberdinetara itzulia izan da: catalanera, arabiarrera....

  Euskal herrian hasitako pailazo hauek mugak hautsi eta euren tokia egin dute munduan barrena!


klaseak horrela eman beharko ditugu?

Botaiozue begirada bat argazkiari....niri gustatu izan zait. Azken batean gaur egun umeek bizi duten egoeraren inguruko parodia bat dela esan genezake. Gero eta telebista gehiago ikusten dute haurrek, beste edozertarako denborarrik gabe.
Agian argazkian planteatzen dena egokia, edo eta beharrezkoa izan liteke etorkizun batean klaseak emateko..
Agian gu, laster barru irakalse bihurtuko garen horiek, horrelako sistemaren bat erabili beharko dugu umeek arretaz eta formal egon daitezen! Nork daki....


jueves, 12 de abril de 2012

Haurrak haur!!

Gaur egun umeen denbora libreaz ari garenean, askori gauza berdina datorkigu burura. Gero eta denbora libre gutxiago izaten dute haurrek. Batteik eskolan igarotzen dituzten orduak, ez dira gutxi. Baina horiei oraindik ere, arratsaldeetako bestelako klaseak gehitu behar zaizkie: astelehenean ingelesa, asteartean musika, asteazkenean balleta, ostegunean.....Astebete, bi aste....eta horrela kurtso osoa.! Txikitatik betetzen ditugu euren ordutegiak. Euren onura edo kalterako...hori eztabaidagarria da.
 Askorentzako hezkuntza prozesuan ezinbestekoak direlako izango da, beste askok ordea; lan kontuak direla eta umeak non utzi ez daukatelako.
  Oraindik gaur egungo haur edo gazte baten ordutegia ez da bukatu, ez pentsa, oraindik etxera iritsi eta hurrengo egunerako etxeko lanak egin beharko ditu. Azken liburua izten duenerako, gaua da, afaria eta ohera. Bukatu da eguna: Hurrengoa ez pentsa hobea izango dela, monotonia berdinean eroriko da.
 Haurrek haur izaten ikasi behar dute, horretarako haur baten gauzak egin behar dituztelarik. Haurrak jolastu behar du, umeekin harremandu, gogoko dituen bestelako ekintza edo eta jarduerak burutu....DISFRUTATU azken batean!
   Gauza guztietarako dago denbora. Ziur nago 5 urterekin, agian ez dela beharrezkoa umeak ingeleseko klase partikularretara joan dadin. ( adibide bat jartzearren), denbora izango du ingelesa eta bestelakoak ikasteko.
Denborak korrika egiten duela esaten dugu sarritan, baina askotan gu gara horren errudun bakarrak.

  HAURRAK HAUR IZAN BEHAR DU!

miércoles, 11 de abril de 2012

Bizimodua erraztu, ziur gaude?

Teknologia berriak, hasiera batean, bizimodua errazteko sortuak izan direla esan genezake. Gaur egun, edozein aparailurekin, beste edozer gauza egin daitekela dirudi?
Ziur gaude, berrikuntza guzti hauek erraztasuna ekarri digutela?
Komikiko pertsonaia ez dago horren seguru...

martes, 10 de abril de 2012

etengabe berrizten...

 Unitate didaktikoak gora, unitate didaktikoak behera....hiru urtetan zehar hainbat eta hainbat unitate desberdin egin behar izan ditugu. Hasieran, zailtasunak geneuzkan, ez dut zalantzatan jartzen; gaur egun ia sistematikoki egiteko kapazak garela iruditzen zait. Irakasle bat, unitateak egitera ohitua egon beharko litzatekeela iruditzen zait; nahiz eta errealitatean gauzak desberdinak izan. Normalean argitaletxeek egiten dute lan guztia, eta erosotasun batean erortzen gara.
 Monotonia batean ez erortzeko, irakasleak bere baitan ere hainbat berrikuntza egin beharko lituzkeela iruditzen zait. Errazena, liburu bat hartzea eta bertan datorren planifikazioa jarraitzea da, errazena bai, egokiena ez.
  Dokumentu honetan, unitateak eta sekuentzia didaktikoak burutzeko zenbait ideia eta jarduera desberdin agertzen zaizkigu. Interesgarria dela irudiditzen zait, besteen ideiak hartu eta horiekin guk geuk gauza berriak sortu ahal izateko.
ikas sekuentziarako materialak

viernes, 6 de abril de 2012

Irakurtzen ikasten!!

Ikagelan behin eta berriz mintzatu izan gara irakurketaren garrantziaz, eta irakurzaletasun hori bultzatzeko jarduera desberdinez. Txikitatik ohitu behar ditugu umeak irakurztera, onuragarria da hasieratik liburuak esku artean izan ditzaten.
Horretaz aparte, ikasi izan dugu umeek, hasiera batean gurasoen rol desberdinak imitatu egiten dituztela. Baita irakurketaren jardueran ere bai.
Pixkanaka konturatzen hasten dira, idatzizko eta ahozko testuen artean harreman bat egon badagoela; hau da testu horretan idatziz jartzen duena, ahoz esatea.
Bideo honetan ideia hori era batean, garatu egiten da. Bertan haur txikitxo bat agertzen da, eskuartean testu bat duelarik, irakurzten duenarena eginez....Benetan bideo barregarria.

lunes, 2 de abril de 2012

Zu ere kazetari!!!!

Idaztea gogoko duzu? Etorkizun batean kazetaria izan nahiko zenuke? Mundu horretan sartu nahi duzu eta ez duzu aukera ikusten?
Orain daukazu aukera paregabea zure lehendabiziko erreportagea egiteko!
 El Correo egunkariak, Athletic fundazioaren laguntzaz, Kirol erredakzioaren inguruko II.txapelketa antolatu izan du. Pasadan urtea izan zen horrelako txapelketa bat antolatzen zen lehendabiziko urtea. Izandako arrakasta eta erantzunengatik, aurten ere gazteenentzako zuzenduta dagoen txapelketa hau martxan jartzea erabaki izan dute.
  Kirola gustuko baduzu...oraingoa da zure aukera! Erraza da....kirolaren edo eta kirol munduaren inguruko erreportage bat aurkeztu beharra dago apirilaren 7a baino lehen. Hori bai, errepotage on bat bezalaxe...ezin ahazt ditzakegu argazkiak! Beraz hartu zure kamera, argazki batzuk atera, eta jarri zaitez idazten!!!

   Erreportagerik onenak,  egunkarian argitaratuko dira.
 Animatu zaitez, zuen artean etorkizuneko kazetariak izango ditugu eta!!