martes, 13 de marzo de 2012

Eurak bai kontrolatzen dutela......

Internetetik "trasteatzen" honako argazki hau ikusi eta zuekin konpartitu behar nuela iruditu zait. Umeak teknologia berriei txikitatik lotuta doazela ematen du....Orain zalantza sortzen zait: euren erabilpena nork-nori erakutsi beharko lioke?


Margozteko beste era bat...

Ume asko sarritan ibiltzen dira, eskuan koloretako margoak dituztela, inguruko edozer marraztu nahian. Normalean gogoko izaten dute marraztea, eta paper txuria kolore ugariz betetzea.
Betiko sistema tradizionala pixkat alde batera utziz, orrialde honetan umeek nahi beste marrazki margozteko aukera daukate. Aipatu beharra daukat, aukera ezinobea dela, batetik umeek gustoko dutena egiteko, eta bestetik teknologia berriekin harremanetan jartzeko.
 Bisita ezazue, ea gustuko duzuen!

domingo, 11 de marzo de 2012

Pipi berriro gure artean....

  Bere lehen agerpenatik 70 urte baino gehiago igaro badira ere oraindik denon buruetan dagoen pertsonaia dugu. Horrela askok ez duzue zertaz ari naizen jakingo. Baina aldiz; "pequeño Tio", " Tommy eta Annika" edo eta " señor Nelson" hitzak entzunda, ziur nago denoi burura etorri zaizuela zertaz ari naizen. Bai Pipi kaltzaluzehain zuzen ere.
  70 urte badira pertsonaia sortu eta lehendabiziko liburua argitaratu zenetik. Horren ondoren, ehundaka argitalpen gehiago eta horrenbeste telebistako film egin izan dira pertsonaia honen inguruan.
Umeek benetan gustuko zuten Pipi. Neskatila alaia, indartsua eta bere komeriekin edonor engantzatzeko modukoa.

 Garai batekoa edo bestekoa izan, uste dut guztiok Pipi Kaltzaluze ezagutzeko aukera izan dugula iruditzen zait. Bai liburua irakurri dugulako, edo eta larunbat goizeetan telebistan ematen zuten telesaia ikusten genuelako.


 











 Orain, berriz ere perstonaia hau gure bizitzetara sartzekotan dabil. Eta Haurren batek Pipi ezagutzen ez badu, berriz ere ezagutzeko aukera sortuko zaio. Izan ere, bere abentura guztiak biltzen dituen liburu bat argitaratu berri da "Pipi Calzaslargas: todas las historias" izenburupean. ( egunkariko artikuluan zehaztasun gehiago)
  Aukera ona guraso eta umeen arteko elkartruke hori emateko. Izan ere gaur egun guraso diren askok bizi izango zituzten esperientzia ezinobeak haur barregarri honekin; oraingoan euren seme-alabek daukate horren aukera.

 Badirudi ipuin eta pertsonaia tradizionalak ez direla inoiz modaz kentzen!

sábado, 10 de marzo de 2012

Edozein ikasgai Haur Hezkuntzan

Natur zientziak txikitatik erakuts daitezkeen zientziak direla uste dut. Askotan uste dugu, Haur Hezkuntzan ezinezkoa dela horrelako ikasgairik lantzea, batez ere haurren adin honetan duten gaitasuna nahiko murritza delako. Egia esan behar badut, hau ez da guztiz egia, bai natur zientziak zein beste edozein ikasgai inolako arazo barik lan daitezkeela iruditzen zait.
Horretarako zer egin behar digu? Oso erraza da. Ikasgai horiek egokitu eta haurren baldintzetara moldatu. Era horretan umeek ikasgai eta arlo desberdinak ikasteko aukera izango dute.
Noski ikasgaiak ez dira gu ohituta gauden bezala izango, hori argi eta garbi. Baina pentsakera aldetik aldaketa bat eman behar dela iruditzen zait. Beti oentsatzen dugu ume txikiek txokoetan aritzeaz aparte ezer gutxi egiten dutela, eta horretaz aparte, psikomotrizitate, mintzamena edo horrelako ikasgaiez aparte, ezinezkoa dutela beste ezer lantzea.
Zergatik ez da posible izango Haur Hezkuntzako etapan uraren zikloa azaltzea? edo eta zenbait fenomeno metereologiko? Dena da posible, eurei egokituz eta modu dibertigarrian azalduz. Agian kontzeptu askorekin ez dira geratuko, baina behintzat ezagutzak pixkanaka barneratzen joaten dira.

  Hor behean guzti honen adibide bat daukazue, nola Haur Hezkuntzan uraren inguruan aritu ahal den. Bideo horretan uraren garrantzia azaltzen zaie haurrei, baina ikuspuntu dibertigarri batean. Marrazki bizidunekin, eurentzako egokitutako film bat bailitz bezala.

 Gu irakasleak izango garen heinean, gure esku dago horrelako egokitzapenak egitea.

lunes, 5 de marzo de 2012

Benetan al da guztion eskubidea?

Gaur egun, hezkuntza askoren ahoetan dagoen hitza dugu. Denon helburu nagusienetako bat izaten da ahalik eta hezkuntza hobeena izaten; batez ere guraso diren horiek horixe nahi izaten dute euren seme alabentzako.
Poztekoa da benetan. Nik ere hori nahiko nuke nire seme alabentzako.
Baina zoritzarrez, hezkuntza guztion eskuetara ez dagoen kontzeptua dugu oraindik ere. Honelako hitzak entzun eta askok ez dute horrelakorik sinisten. XXI.mendean egonda, ez da posible hezkuntza guztiengana ez iristea! Ba bai, zoritzarrez halaxe da. Agian ez hemen gure inguruan, baina zer gertatzen da munduko beste zenbait tokitan?
Oraindik ere, ume askok ezinezkoa dute eskolara joatea. Ez dauzkate horretarako baliabiderik, eta hori gutxi balitz etxeko ongizate eta ekonomiaren ardura daukate.
  Internetetik nenbilela, honi buruzko bideoa aurkitu izan dut, eta segituan zer esan handia eman izan dit.
Zenbat aldiz kexatu izan gara, eta kexatzen gara, hemen ezarritako hezkuntza sistema ez dela egokia, aldaketak egin behar direla; orain erreforma berria dela eta, jendea prestatuagoa aterako dela....edo eta hezkuntza aurrera eramateko ez ditugula baliabide ugari? Benetan ez dakigu daukaguna, begiak izten ditugu gureak balira arazo bakarrak.
Badakit askoren eskuetan ez dagoela, sistemaren boterea gutxi batzuek esku baitago zoritxarrez. Baina konturatu beharko ginateke zer daukagun, eta zer nolako zortea izan dugun, biz garen lekuan jaiota.
Munduan barrena mediku, abokatu, irakasle, pilotu, erizain...izan nahi duten milioika ume badira. Noizbait benetan desiratzen duten hori, izatera iritsiko diren ilusioarekin bizi direnak. Noizbait hori oso urrun geratzen da askorentzako.
     Hezkuntza eskubidea guztion kontua da, ez diezaiogun ukatu eskubide hori inori!!




viernes, 2 de marzo de 2012

Eskola inklusiboaren inguruan.....

Eskola inklusiboa, egun guztion ahotan dagoen kontzeptua dugu. Askok eta askok diote, gaur egun mota honetako eskolaren alde egin beharko litzateke. Proposamenak ugariak dira eta iritziak are gehiago oraindik. Baina ziur nago oraindik askok gai honen inguruan askorik ez dakizuela, edo kontzeptuaren esanahia guztiz kontrolatzen ez duzuela. Hor beheko dokumentu hori, eskola inklusiboaren inguruan mintzatzen zaigu; gazteleraz badago ere probetxuzko izan dakigukeen materiala eskaintzen digulakoan nago.
Gai honetan interesatuak bazaudete, bota begirada bat.....interesgarria benetan!
  hezkuntza_inklusiboa_c

"por cuatro esquinitas de nada..."

Por cuatro esqunitas de nada......izeko bideo hau, karrerako bigarren mailan ikusi nuen lehen aldiz. Hezkuntzan anistasun gaia ematen geundela. Egia esan oso bideo unkigarria iruditu zitzaidan; ordurarte konturatzen ez zinen gauza horietaz konturatu eta zer pentsatu ematen dizun bideo horietarikoa.

  Bertan "kuadradito"-ren istorioa kontatzen zaigu. Nolatan beste guztietatik erabat desberdina dena. Hasieran ez da taldean integratua sentitzen. Bere kideak, (kasu honetan borobilak direnak) milaka saiakera egiten dituzte berau aldatzeko. Baina Kuadradito saiatzen bada ere, ezinezkoa zaio aldatzea. Bera horrelakoa jaio da.

  Azkenean istoriotxi bitxi honek ere amaiera polita dauka; kuadraditok aldatu beharrean, beste guztiek aldatzen dute mentalitatea, eta ingurunea bere aukeretara egokitu.


Lehendabizi ikusi nuenetik dagoeneko urtebete igaro da, eta orain dela egun pare bat berriz ere jarri ziguten beste eskola batean. Banekien zertan zatzan istorioak, eta nolako bukaera izango zuen ere, hala ere berriz ere unkitu ninduen. Hezkuntza arloan behin eta berriz bultzatu nahi den aniztasunaren inguruko hausnarketa dugu, pertsona guztiak ez gara berdinak, eta onartuak izan behar gara garen moduan. Nahiz eta mundu guztiak gu aldatzea nahi izan, garen bezala onartu beharko gaituzte.Agian horrela umeek zail xamar daukate egoera ulertzea, baina uste dut bideoaren bidez egoera ezinobeto azaltzen dela.

  Nahiz eta pertsona bakoitza desberdina izan, GAREN BEZALA ONARTUAK izan beharko gara!