viernes, 6 de abril de 2012

Irakurtzen ikasten!!

Ikagelan behin eta berriz mintzatu izan gara irakurketaren garrantziaz, eta irakurzaletasun hori bultzatzeko jarduera desberdinez. Txikitatik ohitu behar ditugu umeak irakurztera, onuragarria da hasieratik liburuak esku artean izan ditzaten.
Horretaz aparte, ikasi izan dugu umeek, hasiera batean gurasoen rol desberdinak imitatu egiten dituztela. Baita irakurketaren jardueran ere bai.
Pixkanaka konturatzen hasten dira, idatzizko eta ahozko testuen artean harreman bat egon badagoela; hau da testu horretan idatziz jartzen duena, ahoz esatea.
Bideo honetan ideia hori era batean, garatu egiten da. Bertan haur txikitxo bat agertzen da, eskuartean testu bat duelarik, irakurzten duenarena eginez....Benetan bideo barregarria.

lunes, 2 de abril de 2012

Zu ere kazetari!!!!

Idaztea gogoko duzu? Etorkizun batean kazetaria izan nahiko zenuke? Mundu horretan sartu nahi duzu eta ez duzu aukera ikusten?
Orain daukazu aukera paregabea zure lehendabiziko erreportagea egiteko!
 El Correo egunkariak, Athletic fundazioaren laguntzaz, Kirol erredakzioaren inguruko II.txapelketa antolatu izan du. Pasadan urtea izan zen horrelako txapelketa bat antolatzen zen lehendabiziko urtea. Izandako arrakasta eta erantzunengatik, aurten ere gazteenentzako zuzenduta dagoen txapelketa hau martxan jartzea erabaki izan dute.
  Kirola gustuko baduzu...oraingoa da zure aukera! Erraza da....kirolaren edo eta kirol munduaren inguruko erreportage bat aurkeztu beharra dago apirilaren 7a baino lehen. Hori bai, errepotage on bat bezalaxe...ezin ahazt ditzakegu argazkiak! Beraz hartu zure kamera, argazki batzuk atera, eta jarri zaitez idazten!!!

   Erreportagerik onenak,  egunkarian argitaratuko dira.
 Animatu zaitez, zuen artean etorkizuneko kazetariak izango ditugu eta!!

sábado, 31 de marzo de 2012

Kolorez inguratuta!!!


"Horiak, grisak beltzak,gorriak fukziak
janzten dituzte gure begi biluziak
batzuk politak dira
batzuk itsusiak
baina beharrezkoak kolore guztiak"
 Zein garrantzitsuak diren koloreak gure bizitzan!!! Oraingo honetan, umeek abesti baten bidez ikasi ditzakete koloreak, bideon honetan agertzen zaigun bezalaxe; gainera abestia ikasteaz aparte; koreografia txiki bat ere lantzeko aukera dago.

  Hala ere guztiz ere, bideo honetatik gehien gustatu zaidana ez da hau, baizik eta gorrak diren umeek ere, abestia ikasteko aukera berdina dutela. Bideoan, gorrrentzako itzulpena agertzen baita. Gutxitan aurkizten dugu premia bereziak dituzten haurrentzako materiala egokitu; gutxi dagoela iruditzen zait. Beraz daukaguna aprobetxatu beharra dago!!



viernes, 30 de marzo de 2012

Eskola aukeratzearen garrantzia...

 Askotan ez gara konturatzen zer nolako garrantzia daukan Haur Hezkuntzako etapak gure umeengan. Askok eta askok uste dute Haur Hezkuntzako etapa hau, " jolasaren" etapa dela, eta umeak eskolan hori egiten duela soilik.
  Baina gauzak ez dira horrela, berebiziko etapa dugu umearentzat. Jolasteaz aparte, umeek iaksi ere egiten dute. Noski, ikasi hitzaren inguruan dugun kontzeptu hori zabaldu beharko genuke; euren gaitasunak garatzen dituzte, besteekin harremantzen hasten dira...azken batean sozializazio prozesu bateanm dago sartuta haurra.

  Etaparen garrantziaz, aukeratzen dugun eskolak ere zerikusi handia dauka. Gurasoak argi izan behar dute nora bidaltzen duten haurra, eta batez ere horren zergatia. Hemen behean bideo bat jartzen dizuet, beste ikasgai batetan jarri izan diguten bideoa dugu, gutxi gora behera aurretik laburki azaldu dizuedan gaiak jorratzen ditu. Niri benetan oso interesgarria iruditu zitzaidan.

      

lunes, 26 de marzo de 2012

Erreforma guztion ahotan berriz ere

Behin eta berriz guztion ahotan dagoen gaia dugu hezkuntzaren erreformaren ingurukoa. Urte batzuk dauzka dagoeneko marrazki honek, hala ere badirudi gaurko garaietan ere "modan" egon daitekeela.Irudiak kritika egiten dio hezkuntza erreformari, bai ezarri nahi dena, eta baita ere orainarte egondakoei.  
  Erdarazko esaldi batek esaten duenez..."una imagen vale mas que mil palabras"


miércoles, 21 de marzo de 2012

Teknologiak beti soinean....

 Ohikoa zaigu gaur egun biz garen gizarte honetan, teknologiek etengabeko aurrera pausoak ematea. Hasieran mugikorrak, gero portatilak; zergatik ez portatil bat bezala funtzionatzen zuen mugikorra, sare soziala.....behin eta berriz merkatura gauza berriak plazaratzen zaizkigu.
  Guzti hau gutxi balitz, orain teknologia guzti hori soinean eramateko aukera agertu da. Bai bai ondo irakurri duzue, soinean eraman. Izan ere enpresa bat jada horretan ari da lanean. Arropa eta teknologiaren merkatua fusionatu nahian, izerditako interaktibo bat sortu omen dute. " sudadera inteligente" izenaz bataiatu dutena.
  honela erabiltzaileak, edozein unetan,  besoan zehar mugikorreko edukiak edo eta twitter bidez sare sozialetan komentarioak usteko aukera izango da.
Beharrezkoa zaigu teknologiarekiko horrenbesteko dependentzia izatea? Egia esan, nik ez dut horrela ikusten. Merkatu eta salmenten kontua baino ez dela iruditzen zait. Orain ere, zoritxarrez edo zorionez, inolako sudadera intelektualik gabe gehiengoak egoten gara internetera konektatuta mugikorraren bidez; lehen emailak etxera heltzean irakurzten genituen; orain aldiz uneoro sartzen gaude; badezpada ere....
Berria irakurri nuenean, benetan barregura eman zidan; horrela jarraituz ez dakit nora iritsiko garen....
 

lunes, 19 de marzo de 2012

Adimen Handiko Haurren inguruko hitzaldia.....

 Asteazken honetan, martxoaren 21 ean alegia, gure fakultatean " Adimen Handiko Haur"-en inguruko hitzaldi bat antolaturik dago eguerdiko 12:00tan.  Gaia benetan interesgarria dela iruditzen zait; askotan honelako haur bat klasean izatearen inguruan eztabaida eta tirabira ugari entzun izan dira. Batez haurraren garapenaren ingurukoak alegia; haur horrek besteen materia berdina jorratuko badu, beste maila batzuetara pasatzen bada, bere garapenena ez zailtzeko nola jokatu....besteak beste.
 Iruditzen zait, oraindik ere honen inguruan gauza asko ez dakizkigula. Bestelako premia bereziak tratatu eta lantzen ditugun heinean, horrelako ume batekin nola jokatu jakin beharko genuke baita.
Asteazken honetan beraz, honen inguruan gehiago jakiteko aukera eman izan zaigu. Ez galdu aukera!

* Honekin batera jardueretan erabilitako dokumentu bat usten dizuet, Adimen Handiko Haurren ingurukoa alegia. Hitzaldira joan baino lehen begirada bat bota iezaiozuen... Gaitasun handiko haurrak ikasgelan - Alumnos/as con altas capacidades en el aula. Folleto elaborado por FANJAC