Asteburuan 3 urteko loba etxean nuela, ipuin bat kontatzeko esan zidan. Burura etorri zitzaidan, formatu berri batean kontatzea ipuina. Habian dauzkagun teknologiak aprobetxatuz ordenagailuan kontatu nion ipuina. Baina ez edozein ipuin. Jardueretarako burutu behar izan dugun movie maker bidez nik egindako ipuina alegia.
Oso erraz identifikatu zuen, izan ere berea den liburutik atera nuen nire bertsioa. Ez dakizue zer nolako aurpegia jarri zuen, irribarrrea aurpegi osoan zehar zeukan. " izeko hori nire ipuina da!" errepikatzen zidan behin eta berriz.
Formatu berri honekin, mundu berri bat deskubritu zuen umeak. Etengabe ari zitzaidan ordenagailuan beste ipuin bat jartzeko eskatzen. Honekin, esan nahi dudana, orain aukerak dauzkagula ateak zabaldu behar ditugula, eta teknologia berriei askotan ematen ez diegun aukera hori eskaintzea. Ez dut esaten ipuin tradizionalak alde batera utzi behar direnik; baina noizean behin horrelako " aldaketaren" bat egitea ondo legoke.
Hemen usten dizuet, lobari hainbeste gustatzen zaio ipuina, zenbakiak lantzeko aproposa.
lunes, 7 de mayo de 2012
Ipuinak ordenagailuan....
If you are happy and you know...!
If you are happy and you know....! Haurrentzako abesti ezagun baten letraren aurrean gaude. Antza, ingeles hutsean dagoen abesti hau, egun haurtzandegi eleanitzetan, gehien erabiltzen duten haur kanta dugu. Artikulu batean irakurritakoaren arabera, abesti honek estimulatu egiten ditu haurrak txikitatik. Hasiera batean helburua, haurrek txaloak jo ditzaten omen da; behin hori jakinda eta nagusitzen doazen heinean, abestiaren bidez sentimendu, emozio desberdinak lantzeko egokia dela aipatzen dute adituek.
Kuriosoa iruditu zait artikulua, zuekin konpartitzea bururatu zaidalarik. Hemen usten dizuet abestia, haur talde nagusitxoago batek abestuta.
Kuriosoa iruditu zait artikulua, zuekin konpartitzea bururatu zaidalarik. Hemen usten dizuet abestia, haur talde nagusitxoago batek abestuta.
miércoles, 2 de mayo de 2012
Agur Arangoiti!
Egunkaria irakurtzen nengoela, bapatean orrialdez aldatu eta guztiz ezaguna egin zitzaidan eraikin baten inguruko albistea ikusi nuen. Protagonista nagusiena, Arangoitiko fakultatea zen. ( Linkan sakatuz gero, erreportagea ikusteko aukera daukazue).
Bi urtez gure etxea izan den eraikin hori alegia. Ea zer kontatzen zen interesa piztu zitzaidan. Bi urte luze izan dira berton, egunero 300 eskilara inguru igoaz, pasabidetatik ibiliz eta irakasgai desberdin ugari aurrera atera nahien. Niretzako bi urte izan dira, baina ezin dut imajinatu zentroko langileentzako, fakultatea utzi eta Leioara joatea suposatuko zuena. Aldaketa batetik, baina añorantza nagusi ziurrenik.
Hainbeste momentu on eta txarrak ere, eman dizkigun eraikin horri, ez zaio askorik geratzen antza denez. Aurten bere 50.urteaurrena beteko zuen, baina ez da posible izango. Izan ere,kurtso hau bukatu baino lehen erainkina bota eta bertan 180 etxebizitza egingo dituzte.
Irailean ustu zen Arangoiti, bertako ikasle irakasle eta material gehiena Leioara eraman zutelarik. Oraindik ere bertan, egun baliagarria suertatuko zen material ugari omen dago izkinetatik. Denbora faltagatik dena ezin izan baitzuten eraman.

Handik igaro garen guztiok falta botaku dugu ziur. Autopistatik pasatu gorantz begiratu....eta eraikinik ikusten ez dugunean.... AGUR ARANGOITI!
lunes, 30 de abril de 2012
Hezkuntza esanguratsua izan behar da!
Sarritan ohituta gaude dena eginda eman diezaguten, eguneroko bizitzan askotan gertatzen da egoera hau. Eskoletan ere horrelaxe da, betidanik teoria bat planteatu izan da. irakasleak ikasleak baino gehiago daki, hori dela eta honek irakatsi egin behar dio ikasleari.
Baina zorionez gauzak aldatzen doazela dirudi, gaur egun habian jarri izan zaigu konstruktibismoa, haurrak bere kabuz ikasi behar du alegia. Dauzkan aurretiazko ezagutzak oinarri hartuta, pixkanaka gai izango da eduki, jarduera edo dena delakoak aurrera ateratzeko.
Bideo hau aurkitu izan dut eta norberak bere buruarekiko hausnarketa egiteko balio duelakoan nago. Irakasleak dena "eginda" emanez gero, haurrak hori kopiatu egiten du, baina ez da gai izaten bere kabuz lortzeko. Askotan zeozer egiteko gai ez garela uste dugu, benetan horren aurrean jarri eta lortzen dugun arte.
Gauzak ez dira lehenengoan ateratzen, sarritan bigarren eta hirugarrenean ere ez....baina ekinez eta saiatuz helburuak lortzen dira.
Heziketa esanguratsua izan behar delakoan nago, umeek helburu eta testuinguru jakin batean ikasi beharko dute. geure burua da guztiaren oinarri, norberak bere buruan konfidantza izaten ikasi beharko du.
EZINA EKINEZ EGINA!!!!

Etiquetas:
bideoa,
Hausnarketa,
hezkuntza,
konstruktibismoa
sábado, 28 de abril de 2012
Materiala euskaraz ere badugu
Askotan ez dugu jakiten zer nolako materiala izan daitekeen egoki umeekin lantzeko. Ipuin bat erosi nahi, eta dauden guztietatik ez dakigu zein hautatu. Horretaz aparte, sarritan gure hizkuntza den euskararekin ere antzeko zeozer gertatzen da. Material gutxi omen dago euskaraz, eta gehienetan, bai liburu, jolas edo eta bestelakoak, gazteleraz erosten ditugu. Hemen usten dizuet, umeentzako euskara utzean dagoen material guztiaren gida bat. Bertan euskaraz egindako argitalpen desberdinak, bideoak, jolasak...agertzen zaizkizue.
Erabilgarria izango zaizuelakoan...
EUSKARAZKO PRODUKTUEN GIDA 07-08
Erabilgarria izango zaizuelakoan...
EUSKARAZKO PRODUKTUEN GIDA 07-08
domingo, 22 de abril de 2012
Ziur irtenbide egokia dela?
Krisia dela eta, entzun izan duzue azkenengoa? Jakina dugu hezkuntza arloan mozketak egongo direla, hori dagoeneko ez da gauza berria guretzat. Baina aste honetan komunikabide guztietan agertutako albisteaz zer deritzozue?
Batetik, egoera latz hau gainditzeko ez da kontratazio berririk egingo, eta 10 egunetatik beherako bajak, ikastetxean bertan dagoen langileriarekin ordezkatu beharko dira. Dagoeneko hau gutxi balitz, orain umeen matrikulazioa kopuruak igo egingo direla aipatu izan dute. Ikasgela bakoitzean 30-35 ume izatera helduko direlarik.
Subreaalista. Orain 25 ume inguru daude ( HHn eta pribatuetan, publikoetako zifrak ez dira horretara iristen) eta askok zifra horiek entzusten dituztenean, kexu izaten dira gehiegizkoa dela irakasle bakarrarentzat. Ezinezkoa da 35 ume dituen gela bat pertsona bakarrak eramatea. Eta are gutxiago Haur Hezkuntzako etapan. Umeek garai honetan etengabeko arreta behar dute. Irakalse batek bi begi baino ez ditu, nola da posible une berean, espazio berean horrenbesteko haur egoki zaindu ahal izatea?
Nik egia esan ez dakit nortzuk egiten ditzuten lege, edo eta " irtenbide" posible hauek. ( izen bat ematearren....), ziur eskoletan buru belarri dauden adituak ez direla. Oso erreza da bulego batean eserita egon eta ez dakiot nik zer nolako proposamen eta irtenbideak bilatzea. Gero guztien aurrean esan...eta danak txunditurik!
Baina mesedez, ireki ditzagun begiak! horrela krisitik irtetzea ez dakit lortuko dugun...baina hezkuntza sistemarekin bukatuko dugula ziur!
Albistea argitaratu eta denbora gutxira sare sozial guztietatik eskegita zegoen argazki hau. Era barregarri batean, primeran azlatzen du egoera; horrela eman beharko badira klaseak......
Batetik, egoera latz hau gainditzeko ez da kontratazio berririk egingo, eta 10 egunetatik beherako bajak, ikastetxean bertan dagoen langileriarekin ordezkatu beharko dira. Dagoeneko hau gutxi balitz, orain umeen matrikulazioa kopuruak igo egingo direla aipatu izan dute. Ikasgela bakoitzean 30-35 ume izatera helduko direlarik.
Subreaalista. Orain 25 ume inguru daude ( HHn eta pribatuetan, publikoetako zifrak ez dira horretara iristen) eta askok zifra horiek entzusten dituztenean, kexu izaten dira gehiegizkoa dela irakasle bakarrarentzat. Ezinezkoa da 35 ume dituen gela bat pertsona bakarrak eramatea. Eta are gutxiago Haur Hezkuntzako etapan. Umeek garai honetan etengabeko arreta behar dute. Irakalse batek bi begi baino ez ditu, nola da posible une berean, espazio berean horrenbesteko haur egoki zaindu ahal izatea?Nik egia esan ez dakit nortzuk egiten ditzuten lege, edo eta " irtenbide" posible hauek. ( izen bat ematearren....), ziur eskoletan buru belarri dauden adituak ez direla. Oso erreza da bulego batean eserita egon eta ez dakiot nik zer nolako proposamen eta irtenbideak bilatzea. Gero guztien aurrean esan...eta danak txunditurik!
Baina mesedez, ireki ditzagun begiak! horrela krisitik irtetzea ez dakit lortuko dugun...baina hezkuntza sistemarekin bukatuko dugula ziur!
Albistea argitaratu eta denbora gutxira sare sozial guztietatik eskegita zegoen argazki hau. Era barregarri batean, primeran azlatzen du egoera; horrela eman beharko badira klaseak......
jueves, 19 de abril de 2012
Tratu txarrak EEBBtan
Oraindik ere ezin dut sinetsi. Goizean egunkaria zabaldu eta holako albiste bat ikusi dudanean, nire begiek ezin zuten sinetsi, oraindik ere horrelako gauzak gertatzea...
Eskolak, eta hezkuntzaren inguruan milaka berri ateratzen dira egunero; mozketak gora, krisia bestetik,...baina oraindik ere EEBBtan gertatutako gauzak gertatzea, gogorra da. Ez dakigiu zer nolako panorama dagoen, mundutik zehar.
Kontua da EEBB-tako eskola berezi batean ( premia bereziak dituzten haurrentzako eskola), umeen arreta jasotzeko deskarga elektrikoak erabiltzen dituztela. Bai, ondo irakurri duzue, enaiz erratu, deskarga elektrikoak bai. Oraingo honetan, zauritua, autismoa duen gazte bat izan da, lasai bere mahaian eserita zegoela, begiraleek ( nik beste era batera deituko nituzke egia esan behar badut), bizkarrean deskarga bat eman, gaztea lurrean seko utzi dutelarik.
Eta horren arrazoia? Gazteak jaka jantzita zuelako, eta oraindik ere kendu ez zuelako.
Baina bai, oraindik gauzak okerrera egin dezake. Zentroko arduradunak, ez diote zaurituari galdetu ere egin, zergatik zuen jaka jantzita. Zuzenean deskarga ematera abiatu dira.
Gauza okerrera egingo zuela esan dut...eta hala! Zentro berezi horretan gazteak lotuta izaten dituzte, ikasgelaren erdian eskuetatik lotu; eta bitartean inguruan guztiak begira.
hau al da dozentzia? Baina zer nolako gizartean bizi gara? Pertsona horiek adituak dira? Noren esku usten ditugu gure haurrak? Gaur egun "modan edo" dago dena zalatzeko; horrelako gauzak ez dira zalatzen?
Benetan albistea irakurri eta gainera bideoa ikusi dudanean, amorruz bete zait gorputza. Ez dakit nola liteke posible horrelako jendea, hezkuntzan aritzea. Zer gertatzen da, gazte horietako bat, euren seme-alabak izango balira?
Horrenbesteko hipokresiarekin benetan ezin dudala! Mesedez, tratu txar horiekin bukatu beharra dago!!
hemen usten dizuet albiste osoa irakurtzeko linka.
Eskolak, eta hezkuntzaren inguruan milaka berri ateratzen dira egunero; mozketak gora, krisia bestetik,...baina oraindik ere EEBBtan gertatutako gauzak gertatzea, gogorra da. Ez dakigiu zer nolako panorama dagoen, mundutik zehar.
Kontua da EEBB-tako eskola berezi batean ( premia bereziak dituzten haurrentzako eskola), umeen arreta jasotzeko deskarga elektrikoak erabiltzen dituztela. Bai, ondo irakurri duzue, enaiz erratu, deskarga elektrikoak bai. Oraingo honetan, zauritua, autismoa duen gazte bat izan da, lasai bere mahaian eserita zegoela, begiraleek ( nik beste era batera deituko nituzke egia esan behar badut), bizkarrean deskarga bat eman, gaztea lurrean seko utzi dutelarik.Eta horren arrazoia? Gazteak jaka jantzita zuelako, eta oraindik ere kendu ez zuelako.
Baina bai, oraindik gauzak okerrera egin dezake. Zentroko arduradunak, ez diote zaurituari galdetu ere egin, zergatik zuen jaka jantzita. Zuzenean deskarga ematera abiatu dira.
Gauza okerrera egingo zuela esan dut...eta hala! Zentro berezi horretan gazteak lotuta izaten dituzte, ikasgelaren erdian eskuetatik lotu; eta bitartean inguruan guztiak begira.
hau al da dozentzia? Baina zer nolako gizartean bizi gara? Pertsona horiek adituak dira? Noren esku usten ditugu gure haurrak? Gaur egun "modan edo" dago dena zalatzeko; horrelako gauzak ez dira zalatzen?
Benetan albistea irakurri eta gainera bideoa ikusi dudanean, amorruz bete zait gorputza. Ez dakit nola liteke posible horrelako jendea, hezkuntzan aritzea. Zer gertatzen da, gazte horietako bat, euren seme-alabak izango balira?
Horrenbesteko hipokresiarekin benetan ezin dudala! Mesedez, tratu txar horiekin bukatu beharra dago!!
hemen usten dizuet albiste osoa irakurtzeko linka.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)